Nire zerbitzuak

Murru margoak, artelan pertsonalizatuak, sorkuntza tailerrak, … sortzen dudan proiektu bakoitza berezia da, nahi bakoitzak neurrira egindako erantzuna merezi duelako.

SORKUNTZA ARTISTIKOA

Ni arduratuko naiz guztiaz

Murru margoak, apaingarriak, ilusio optikoak, efektu bereziak… Barruan zein kanpoan, eta gainazal guztietan. Proiektu osoaz arduratzen naiz, diseinutik hasi eta proiektua amaitu arte, obraren gainbegiratzea eta koloreen prestaketa barne.

  • Barne eta kanpoko murru margoak
  • Ilusio optikoak eta apaingarriak
  • Altzari eta objektuen dekorazioa
  • Margolan originalak eta erreprodukzioak
  • Obraren gainbegiratzea eta koloreen pentsatzea

SORKUNTZA PARTEKATUA

Zikin ditzagun eskuak elkarrekin!

Partekatzeko eta elkarrekin sortzeko momentu bat. Ez da esperientzia edo trebetasun berezirik behar: nik gidatu eta lagunduko zaituztet obra zehatz bat sortzearen asebetetzea sentitu dezazuen.

  • Neurrira egindako murru margo kolektiboak
  • Enpresentzako talde-kohesio tailerrak
  • Ekitaldi, elkarte mundu edo familientzat
  • Maila eta adin guztientzat

SORKUNTZA TAILERRAK

Sorkuntza pedagogikoak

Nire tailerrak egitura desberdinentzat eskaintzen ditut eta nahi denean hasteko prest, bezeroaren lan-karga handitu gabe. Norbanakoentzat ere antolatzen ditut, zatozte giro atsegin batean sortzera. Gainera, artelan bat etxera eraman ahalko duzue amaieran.

  • Sormena eta adierazpena garatzea
  • Teknikak eta ezagutzak eskuratzea
  • Obra kolektibo edo indibidualak sortzea
  • Publiko guztientzat egokiak, 5 eta 97 urte artean

lan publikoak

Elkargo eta instituzioak

Ikastetxeak, ospitaleak, herriko etxeak, gizarte eta osasun zentroak… Egitura publikoei egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditut, arte artisau kualifikatu baten berme guztiekin.