Arte artisaua naiz, elkargo, ikastetxe edo gizarte eta osasun egituretan egiten dut lan.
2008tik, horma-irudiak sortzeko proiektuak eta zuzenean gozatzeko prest dauden tailerrak eskaintzen ditut.
ARTE ARTISAUA · MilaKolore · UNASO, EUSKAL HERRIA
Betidanik naiz margolaria, material guztietan margotzen dut: oihaletan, hormetan, beiran. Arte plastikoak ikasi nituen eskolako azken urteetan, ondoren heziketa profesional gradua tinduan, terrenoan 6 urtez lan egin nuen, Baionako fakultatean Arte Ederren gradua egin nuen 5 urtez, … eta guzti honen ondoren, 2008ko maiatzaren 1ean MilaKolore sortu nuen.
Harrezkero, Euskal Herriko zenbait espazio publiko eta osasun zentroetan ari naiz lanean muralak, espazioen dekorazioa eta publiko guztientzat egokitutako sorkuntza-tailerrak garatzen. Publiko mota guztiekin eta guztientzat egiten dut lan, haur hezkuntzako ikasleetatik hasi eta zahar-etxeen bizilagunetaraino. Desgaitasunen bat duten pertsonei ere egokitzen dut nire lana.
Lan bakoitza gainditu beharreko erronka bat da. Lan honen aniztasuna da gehien gustatzen zaidana: ez daude bi egun berdin.
+ Parisen ilusio optikoen formakuntza · dekorazio margolaria
Amendüzen (Euskal Herria) kokatua
Ikastetxeak, zahar etxeak, osasun eta gizarte zentroak, elkargoak
Proiektuak erabiltzaileen iritzia jarraituz eta haiekin garatuak
Arte plastikoak ikasi nituen eskolako azken urteetan, margotzaile gradua lanbide-heziketan eta Baionako Arte Ederren Eskolan (5 urte) ere ikasi nuen. Ondoren, Parisen ilusio optikoen, formakuntza ere egin nuen eta dekorazio-margolari formakuntza ere badut.
Material desberdinak erabili eta ongi ezagutzen ditut: kanpoko pintura iraunkorrak, gainazalen prestaketarako produktuak eta babes bernizak, osasun-zentroekin bateragarriak diren produktuak…
Aurrekontu zehatzak eta obren jarraipena egiten ditut adostutako epeak errespetatuz. Lantalde teknikoarekin koordinazioan, operatiboa dagoen establezimendu batean arazorik gabe egin dezaket lan.
2008tik hainbat proiektu garatu ditut ikastetxe, gizarte eta osasun zentroetan eta Euskal Herriko bestelako espazio publikoetan ere.
Aurre-kontsultak sistematikoki egiten ditut, eta erabiltzaileen parte-hartzea sustatu ere, obra egunero ikusiko dutenena delako.
2008tik Amendüzen nago, eta ondo ezagutzen ditut tokiko elkarte eta erakundeak. Desplazamenduak egiten ditut Euskal Herria eta Bearnon.
Esku-hartze bakoitza arretaz prestatzen dut: taldeekin bilduz, ahal den guztietan erabiltzaileekin kontsultatuz, leku eta publikoari guztiz egokituz.
Espazio publiko edo kolektibo batean lanketa hasi aurretik kontsulta-fase bat proposatzen dut. Erabiltzaileak kontsultatzen ditut diseinu, kolore eta mezuen inguruan, izan ere, proiektuak arrakasta izateko, horma-irudia egunero ikusiko dutenentzat egitea oinarrizkoa da.
Behar duzuenerako prest eta zuen taldearen lan-karga ez handitzeko prestatzen ditudan tailerrak, egitura bakoitzera egokitzeko diseinatuak.
AMA ESKOLATIK LIZEORAINO
Hezkuntza programarekin erlazionatutako tailerrak edo klasetik kanpo egitekoak. Horma-irudi kolektiboak, pintura-teknikak, espresio librea, … establezimenduan ikusgai geratuko diren obrak.
GIZARTE-HARREMANAK ETA ONGIZATEA
Konexiorako, auto konfiantza irabazteko, ongizaterako eta esku-erabilera finen garapenerako proposatzen ditut pintura tailerrak. Bakoitzaren gaitasunetara egokitutako saioak, zaintza-taldearekin koordinazioan.
Elbarritsaun & inklusio
Adierazpenerako, autoestimua hobetzeko eta erronka pertsonalak finkatzeko daude pentsatuak arte tailer hauek. Esperientzia zabala desgaitasuna duten pertsonekin, talde txikietan antolatuak.
PUBLIKO GUZTIENTZAT · 2 ETA 1003 URTE ARTEAN
Aisialdi zentro, gizarte zentro eta kultur elkarteentzat pentsatutako tailer hauek publiko guztiei irekiak daude. Harremanak sendotu eta espazio komunetan zuen aztarna uzteko.
Ez da esperientziarik behar, nik gidatu eta lagunduko zaituztet, zuek ere obra eder bat sortzearen poza sentitu ahal izateko.