ELKARGOAK · INSTITUZIOAK · GIZARTE ETA OSASUN ZENTROAK

Lan publikoak &
structures collectives

Arte artisaua naiz, elkargo, ikastetxe edo gizarte eta osasun egituretan egiten dut lan.

2008tik, horma-irudiak sortzeko proiektuak eta zuzenean gozatzeko prest dauden tailerrak eskaintzen ditut.

ARTISAUA

Céline
Mirailh-Arrossagaray

ARTE ARTISAUA · MilaKolore · UNASO, EUSKAL HERRIA

Betidanik naiz margolaria, material guztietan margotzen dut: oihaletan, hormetan, beiran. Arte plastikoak ikasi nituen eskolako azken urteetan, ondoren heziketa profesional gradua tinduan, terrenoan 6 urtez lan egin nuen, Baionako fakultatean Arte Ederren gradua egin nuen 5 urtez, … eta guzti honen ondoren, 2008ko maiatzaren 1ean MilaKolore sortu nuen.

Harrezkero, Euskal Herriko zenbait espazio publiko eta osasun zentroetan ari naiz lanean muralak, espazioen dekorazioa eta publiko guztientzat egokitutako sorkuntza-tailerrak garatzen. Publiko mota guztiekin eta guztientzat egiten dut lan, haur hezkuntzako ikasleetatik hasi eta zahar-etxeen bizilagunetaraino. Desgaitasunen bat duten pertsonei ere egokitzen dut nire lana.

Lan bakoitza gainditu beharreko erronka bat da. Lan honen aniztasuna da gehien gustatzen zaidana: ez daude bi egun berdin.

Baionako Arte Ederren Eskolan 5 urteko ikasketak

+ Parisen ilusio optikoen formakuntza · dekorazio margolaria

Arte artisaua 2008tik

Amendüzen (Euskal Herria) kokatua

Esperientzia establezimendu publikoetan

Ikastetxeak, zahar etxeak, osasun eta gizarte zentroak, elkargoak

Ikuspegi partehartzailea

Proiektuak erabiltzaileen iritzia jarraituz eta haiekin garatuak

JAKINTZA ETA METODOAK

Prozesu artistikoaren ikuspegi profesionala
🎓

Ikasketak eta diplomak

Arte plastikoak ikasi nituen eskolako azken urteetan, margotzaile gradua lanbide-heziketan eta Baionako Arte Ederren Eskolan (5 urte) ere ikasi nuen. Ondoren, Parisen ilusio optikoen, formakuntza ere egin nuen eta dekorazio-margolari formakuntza ere badut.

🔧

Materialaren egokitasuna

Material desberdinak erabili eta ongi ezagutzen ditut: kanpoko pintura iraunkorrak, gainazalen prestaketarako produktuak eta babes bernizak, osasun-zentroekin bateragarriak diren produktuak…

📋

Proiektuen kudeaketa

Aurrekontu zehatzak eta obren jarraipena egiten ditut adostutako epeak errespetatuz. Lantalde teknikoarekin koordinazioan, operatiboa dagoen establezimendu batean arazorik gabe egin dezaket lan.

🏛️

Eredu publikoak

2008tik hainbat proiektu garatu ditut ikastetxe, gizarte eta osasun zentroetan eta Euskal Herriko bestelako espazio publikoetan ere.

🤝

Ikuspegi partehartzailea

Aurre-kontsultak sistematikoki egiten ditut, eta erabiltzaileen parte-hartzea sustatu ere, obra egunero ikusiko dutenena delako.

🏛️

Lurraldearekin lotura sakona

2008tik Amendüzen nago, eta ondo ezagutzen ditut tokiko elkarte eta erakundeak. Desplazamenduak egiten ditut Euskal Herria eta Bearnon.

Obrak

Ereduak

Esku-hartze bakoitza arretaz prestatzen dut: taldeekin bilduz, ahal den guztietan erabiltzaileekin kontsultatuz, leku eta publikoari guztiz egokituz.

Denenak diren obrak

Espazio publiko edo kolektibo batean lanketa hasi aurretik kontsulta-fase bat proposatzen dut. Erabiltzaileak kontsultatzen ditut diseinu, kolore eta mezuen inguruan, izan ere, proiektuak arrakasta izateko, horma-irudia egunero ikusiko dutenentzat egitea oinarrizkoa da.

TAILERRAK ZUEN ENTITATEAN

Publiko guztientzako sorkuntzak

Behar duzuenerako prest eta zuen taldearen lan-karga ez handitzeko prestatzen ditudan tailerrak, egitura bakoitzera egokitzeko diseinatuak.

Ikastetxeak

AMA ESKOLATIK LIZEORAINO

Hezkuntza programarekin erlazionatutako tailerrak edo klasetik kanpo egitekoak. Horma-irudi kolektiboak, pintura-teknikak, espresio librea, … establezimenduan ikusgai geratuko diren obrak.

  • Klase-proiektuak edo klaseen artekoak
  • Obra iraunkorrak edo momentu baterakoak
  • Arduradun pedagogikoekin koordinazioan

EHPAD eta zahar-etxeak

GIZARTE-HARREMANAK ETA ONGIZATEA

Konexiorako, auto konfiantza irabazteko, ongizaterako eta esku-erabilera finen garapenerako proposatzen ditut pintura tailerrak. Bakoitzaren gaitasunetara egokitutako saioak, zaintza-taldearekin koordinazioan.

  • Saio erregularrak edo puntualak
  • Material egokitua, maila guztientzat
  • Oroigarriak diren obra kolektiboak

IME, ITEP & ESAT

Elbarritsaun & inklusio

Adierazpenerako, autoestimua hobetzeko eta erronka pertsonalak finkatzeko daude pentsatuak arte tailer hauek. Esperientzia zabala desgaitasuna duten pertsonekin, talde txikietan antolatuak.

  • Talde txikietan, erritmoa egokituz
  • Beharrezko materiala hornitua
  • Sortzearen balioa sustatu

Elkarteak eta zentro sozialak

PUBLIKO GUZTIENTZAT · 2 ETA 1003 URTE ARTEAN

Aisialdi zentro, gizarte zentro eta kultur elkarteentzat pentsatutako tailer hauek publiko guztiei irekiak daude. Harremanak sendotu eta espazio komunetan zuen aztarna uzteko.

  • Zuen proiektura egokitutako formatua
  • Elkarrekin sortutako horma-irudi oroigarria
  • Ekitaldi eta animazioak

SORKUNTZA PARTEHARTZAILEA

Zikin ditzagun eskuak elkarrekin!

Ez da esperientziarik behar, nik gidatu eta lagunduko zaituztet, zuek ere obra eder bat sortzearen poza sentitu ahal izateko.